Ostegunean jaso ahalko dira Errigoraren udaberriko kanpainako produktuak

Ane Olaizola 2024ko mai. 13a, 10:50

Errigoraren produktuak hartu behar dituztenek ostegunean goizez zein arratsaldez izango dute horretarako aukera, Berdura Plazan.

Errigoraren udaberriko kanpainako produktuak ostegunean banatuko dituzte Azkoitian. Egun horretan, 11:00etatik 13:00etara zein 18:00etatik 20:00etara bitartean banatuko dituzte produktuak. Berdura Plazako 3. zenbakian jaso beharko dira produktuak, Rita frutategia zenaren aldameneko lokalean. Eskura ordaindu behar dutenei diru kopuru zehatza eramatea eskatu die Errigorak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide