San Isidro eguna izango da etzi, asteazkena, eta ohiturari jarraituz, Madariaga auzoan festak ospatuko dituzte egun horretan. 11:00etan, San Isidoren irudiarekin prozesioa egingo dute elizaren kanpoaldean, eta ondoren, meza izango da. Eguna borobiltzeko, hamaiketakoa eskainiko dute hara joaten direnentzat.
Azken urteetan bezala, Azkoitiko Udalak autobus zerbitzua jarriko du San Isidro egunerako. Meza 11:00etan izango denez, autobusa 10:00etan eta 10:30ean abiatuko da Julio Urkixo kaleko geralekutik, eta 13:00etan zein 13:30ean izango da Madariagatik herrigunera itzultzeko aukera.