Egurbide errotara bisita gidatuak egin dituzte, Gipuzkoako Erroten III. Egunarekin bat eginez

Iraia Oteiza

Jon Orbegozok gidatu ditu bisitak, eta bertaratu direnek Egurbideko errotaren funtzionamendua eta garai bateko istorioak ezagutzeko aukera izan dute.

Gipuzkoako Erroten III. Egunarekin bat eginez, aurtengoan ere bisita gidatuak egin dituzte Aingeru Guardako Egurbide errotara. Hiru txandatan banatuta egin dituzte bisitak: 10:00etatik 11:00etara bitartean, 11:00etatik 12:00etara, eta 12:00etatik 13:00etara. Jon Orbegozok zuzendu ditu hiru txandetako bisitak, eta bertaratu direnek, Egurbideko errotaren funtzionamendua eta garai bateko erroten inguruko istorioak ezagutzeko parada izan dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide