Haur ugari erakarri dituzte Kids&Us akademiak antolatutako jolasek

Iraia Oteiza 2024ko mai. 11a, 10:22

Kids&Us akademiaren jolasak atzo, plazan. (Iraia Oteiza)

Doako hainbat jolas eskaini zituen ingeles akademiak herriko plazan atzo, 1 eta 6 urte bitarteko umeentzat.

Kids&Us ingeles akademiak hainbat jolas prestatu zituen atzo arratsaldean plazan. 1 eta 6 urte bitarteko umeek askotariko jardueratan parte hartzeko aukera izan zuten, hala nola, altxorraren bila jolasean, arrantzaleen putzuan, aurpegi pintaketa saioan zein ipuin kontaketetan. Eguraldi ona lagun, haur ugari hurbildu ziren jolasetan parte hartzera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide