4.000 euro izango dituzte jokoan Urrestillako Olaldek eta Aiako Erreistak. Olalde, I. Urrutia eta Ander Olalde itzainekin arituko da, eta Erreista, Tubilla anaiekin.
- Ipintza harria erabiliko dute.
- Pisaketa goizeko 10:00etan egingo dute, eta idiek 1.140 kilo pisatu beharko dute. Pisu horretatik gorako kilo bakoitzeko, berriz, kilo eta erdiko gainkarga ezarriko zaie idiei.
- Probaren iraupena ordu erdikoa izango da.
- Proba Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du.