XX. mendeko azkoitiarrak argazki emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan. Javier Beristain argazkilariak gidatu zuen saioa, eta lehenagoko zenbait argazki proiektatu bitartean, 1901etik 2000ra bitartean azkoitiarrek bizitako istorioak izan zituen kontagai hark. Orotara 256 argazki proiektatu zituen emanaldian Beristainek, multzoka banatuta: garai bateko trikitilariak, kirolariak, Aste Santuko prozesioak, Urolako trena edo Gurea pilotalekua, besteak beste. Emanaldiak interes handia piztu zuen herritarren artean, eta aretoa osorik bete zen.