'La casa' eta 'Emma y el jaguar negro' filmak, asteburuko zinema eskaintzan

Iraia Oteiza 2024ko mai. 8a, 09:15

'Emma y el jaguar negro' filmeko irudia. (Sensacine)

'La casa' filma larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da Baztartxo antzokian; haurrentzako 'Emma y el jaguar negro' filma, berriz, igande arratsaldean.

Datozen egunetan La casa eta Emma y el jaguar negro filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Helduei zuzendutako La casa filma hiru egunetan ikusteko aukera izango da: larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestalde, umeei zuzendutako Emma y el jaguar negro filma emango dute igandean, ohiko moduan, 17:00etan.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

La casa:

Emma y el jaguar negro:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide