Magia ikuskizunekin amaitu dituzte Lajako festak

Iraia Oteiza 2024ko mai. 6a, 10:22

Julen Magoaren eta Iago Magoaren ikuskizunekin agurtu zituzten festak atzo Lajan. Dozenaka lagunek izan zuten bi magoen trikimailuez gozatzeko aukera.

Asteburu betea izan dute Lajan, mus txapelketarekin, erromeriarekin eta magia ikuskizunekin ospatu baitituzte han festak. Julen Magoaren eta Iago Magoaren ikuskizunek eman zioten amaiera atzo hiru eguneko jaiari, eta dozenaka lagun bildu ziren jatetxean bi magoen trikimailuez gozatzeko.

(Argazkiak: Laja jatetxea)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide