Gipuzkoako Erroten III. Egunarekin bat eginez, aurtengoan ere bisita gidatuak egingo dituzte Aingeru Guardako Egurbide errotara. Maiatzaren 12an, igandez, egingo dituzte bisitak, hiru txandatan banatuta: lehen txanda 10:00etatik 11:00etara bitartean egingo dute; bigarren txanda, 11:00etatik 12:00etara; eta hirugarren txanda, 12:00etatik 13:00etara. Jon Orbegozok zuzenduko ditu hiru txandetako bisitak, eta taldeak gehienez hamabost lagunekoak izango dira. Bisitak doakoak izango dira, baina aurrez izena eman beharko da 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta.