Azkoitiko Udalak antolatuta, Kutxa Ekogunearen Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute beste behin Altamirako Baratze Parkean. Datorren astelehenean eskainiko dute zerbitzua, 18:00etatik 19:30era bitartean. Ohi bezala, landare ekologikoak erosteko aukera egongo da, eta lursailetarako aholkularitza teknikoa ere eskainiko dute.