Aizkibel liburutegiak antolatuta, gorputz titereak egin eta horiekin jolasteko aukera izan zuten atzo, osteguna, hara gerturatu ziren umeek. Izan ere, LH1etik LH4. mailara arteko umeei zuzendutako tailerra egin zuten, eta harrera beroa izan zuen egitasmoak, leku guztiak betetzeraino.