Arau Subsidiarioetako Oinartxo esparruaren plan partzialaren aldaketa, apirileko udalbatzarreko gai zerrendan

Ane Olaizola 2024ko api. 23a, 10:23

Guztira lau puntuko lan zerrenda izango dute udal ordezkariek bihar 18:00etan hasiko den osoko bilkuran.

Azkoitiko Udalak apirileko ohiko udalbatzarra egingo du bihar, 18:00etan hasita. Lau puntuko gai zerrenda jorratuko dute udal ordezkariek, eta horien artean, Azkoitiko Arau Subsidiarioetako Oinartxo esparruaren plan partzialaren hirugarren aldaketa landuko dute.

Hau da apirileko udalbatzarraren gai zerrenda osoa:

  1. Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
  2. Azkoitiko Arau Subsidiarioetako 26 HE Oinartxo esparruaren Plan Partzialaren 3. aldaketaren behin betiko onespena.
  3. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  4. Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide