Oier Elorza azkoitiarra nagusitu da gaur goizean jokatu duten Gabiriako (Gipuzkoa) Leharrei lasterketako proba luzean. Goierriko Trail Koparako bosgarren proba puntuagarria izan da. Bi korrikaldi izan dira: trail modalitateko luzea, 24 kilometrokoa eta 1.300 metroko desnibelduna; eta esprint motako motza (15 km eta 800 metro desnibela). Lasterketa luzean parte hartu du azkoitiarrak, eta ordu bat, 58 minutu eta zortzi segundo behar izan ditu hark ibilbidea osatzeko. Bigarren postuan Martin Diez Virto segurarra (Gipuzkoa) sailkatu da, zortzi segundora, eta hirugarren postuan Hodei Lujanbio goizuetarra (Nafarroa).