Aimar Ansolak Euskadiko Euli Arrantza Txapelketa irabazi du

Iraia Oteiza

Karrera, Ansola eta Amado, artxiboko irudi batean.

Aimar Ansola, Joanes Karrera eta Julen Amado azkoitiarrek Euskadiko Euli Arrantza Txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan. Ansolak irabazi zuen txapelketa, Karrerak laugarren postua lortu zuen, eta Amadok, berriz, zazpigarrena.

Aimar Ansola, Joanes Karrera eta Julen Amado Orion ehiza eta arrantza elkarteko azkoitiarrak Euskadiko Euli Arrantza Txapelketan izan ziren  lehian joan den asteburuan, Leitzaran ibaian. Ansolak eskuratu zuen garaipena, 3.966,26 puntu eskuratuta. Karrerak, berriz, laugarren postuan amaitu zuen txapelketa, 1.703,44 punturekin, eta Amado zazpigaren sailkatua izan zen.

Hiru gazteek ekitaldi garrantzitsu gehiago dituzte datozen hilabeteetan, irailaren 5etik 8ra bitartean Espainiako Arrantza Txapelketan lehian izango baitira hirurak euskal selekzioarekin batera. Bestalde, Aimar Ansola 2024ko munduko arrantza txapelketan izango da lehian Espainiako selekzioarekin. Txekiako Errepublikan jokatuko dute munduko txapelketa, abuztuaren 11tik 17ra bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide