'Los niños de Winton' eta 'Johnny Puff: mision secreta' filmak emango dituzte asteburuan

Aitziber Arzallus 2024ko apirilaren 17a

'Los niños de Winton' filma.

Larunbatean, igandean eta astelehenean eskainiko dute Los niños de Winton filma, eta igandean, berriz, Johnny Puff: mision secreta haurrentzako filma.

Datozen egunetan Los niños de Winton eta Johnny Puff: mision secreta filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Helduei zuzendutako Los niños de Winton filma hiru egunetan ikusteko aukera izango da: larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestalde, umeei zuzendutako Johnny Puff: mision secreta filma emango dute igandean, ohiko moduan, 17:00etan.

Hona hemen bi filmen aurrerapenak:

Los niños de Winton:

Johnny Puff: mision secreta:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide