Igandetik asteartera bitartean hiru film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian: Pequeñas cartas indiscretas, La familia Beneton, eta Munekata Kyodai.
Umeei zuzendutako La familia Beneton filmarekin hasiko dute asteburuko zine programazioa igande arratsaldean, 17:00etan. Ondoren, 19:30ean, Pequeñas cartas indiscretas filma eskainiko dute, eta hurrengo egunean ere, ikuslearen egunean, film hori ikusteko aukera izango da, 20:00etan. Munekata Kyodai, berriz, astearteko zineforum saioan eskainiko dute, 20:00etan hasita.
Larunbatean ez da film emanaldirik izango, egun horretan Almazenean antzezlana eskainiko baitute Baztartxo antzokian, 19:00etan.
Hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:
Pequeñas cartas indiscretas:
La familia Beneton:
Munekata Kyodai: