Tata danborrada elkarteak haurrek joan den larunbatean danborradan erabilitako jantziak udaletxera bueltatzeko deia egin du. Jantziak udaletxerako sarreran jarri duten kaxan utzi beharko dira, poltsa batean sartuta. Hain justu, poltsan haurraren izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat jartzeko eskatu du elkarteak, arropak zeinenak diren identifikatzeko.