Gaur igaro da Euskal Herriko Itzulia Azkoititik. Euskal txirrindularitza probaren seigarren eta azken etapa jokatu dute, Eibar-Eibar artekoa. 137,9 kilometroko ibilbidea egin dute, eta tartean, Azkoitiko errepideetatik barrena igaro da. Giro ederra lagun, txirridularitzazale ugari bildu da Aitola eta Azurki artean, txirrindulariak gogotik animatzeko.
Azurkiko mendatetik (1. mailakoa) sartu da Azkoitira lasterketa, eta Madariagatik zehar Azkarate gainera jaitsi dira segidan txirrindulariak. Ondoren, Azkarateko mendatea Azkoitia aldera jaitsi dute txirrindulariek, eta Baztarrikaldeko biribilgunetik Altzibarko biribilgunerako bidea egin dute saihesbidetik. Handik Gorlako mendatea igo dute, gero Bergarara jaitsiz.