'Oppenheimer' eta 'Kung Fu Panda 4' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Iraia Oteiza

'Oppenheimer' filmeko irudi bat. (Sensacine)

Larunbatean, igandean eta astelehenean eskainiko dute Oppenheimer filma, eta igandean, berriz, Kung Fu Panda 4 haurrentzako filma.

Datozen egunetan Oppenheimer eta Kung Fu Panda 4 filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Helduei zuzendutako Oppenheimer filma hiru egunetan ikusteko aukera izango da: larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestalde, umeei zuzendutako Kung Fu Panda 4 filma emango dute igandean, ohiko moduan, 17:00etan.

Hona hemen bi filmen bideo aurrerapenak:

Oppenheimer:

Kung Fu Panda 4:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide