Ostiral Santuko arratsaldeko prozesioaren ondotik, kandelen argipean egin zuten atzo gauean Hilobirako Prozesio Santua. Ohiko moduan, 21:30ean parrokiatik abiatu zen prozesioa, eta dozenaka herritarrek lagundu zieten bidea egiten, kandelak eskuetan zituztela. Jausoroko San Franzisko ermitara arte egin zuten prozesioa, etan han elkarrekin abestu zuten.
Modu horretara, Aste Santuko azken ekintzetan murgildu da kristau komunitatea. Parrokiak honako ekintza hauek prestatu ditu datozen egunetarako:
Bihar, larunbata. Pazko bezpera.
- 21:00. Pazko gaubeila parrokian, euskaraz: sua, Pazko suzia eta uraren bedeinkapena. Berpizkunde meza.
Martxoak 31, Pazko igandea.
- 12:00. Pazko meza nagusia.