Aste Santuko ekintzetan murgilduta jarraitzen du Azkoitiak, eta beste urte batez, Ostiral Santuko prozesioak herritar ugari erakarri ditu arratsaldean. Ateri eutsi dio giroak, eta jendetza elkartu da parrokiaren aurrealdean eta Plaza Berrian jendetza bilduta. 17:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna izan da parrokian, eta hori amaitzean, prozesioa egin dute, parrokiatik abiatuta.
Ostiral Santuan ohi den moduan, iluntzean beste prozesio bat egingo dute: Hilobirako Prozesio Santua, hain zuzen ere, 21:30ean hasita, parrokiatik.
Gaur, Ostiral Santua.
- 21:30. Hilobirako Prozesio Santua.
Bihar, larunbata. Pazko bezpera.
- 21:00. Pazko gaubeila parrokian, euskaraz: sua, Pazko suzia eta uraren bedeinkapena. Berpizkunde meza.
Martxoak 31, Pazko igandea.
- 12:00. Pazko meza nagusia.