Hirugarren Mailako 27. jardunaldia jokatu zuen herenegun arratsaldean Anaitasunak Vitoria taldearen aurka. Azkoitiko taldeak etxean hartu zuen Jokin Aranbarri entrenatzaile azkoitiarrak zuzentzen duen Eibarren bigarren taldea, eta partida estua jokatu zuen liderraren aurka. Partida ia osoa aukerarik egin gabe igaro ondoren, norgehiagokaren hondarrean Vitoriak bi gol sartu zituen, eta Anaitasunak ezin izan zion egoerari buelta eman. Gaur-gaurkoz, sailkapeneko 14. postuan da Anaitasuna.
Hurrengo jardunaldian Azpeitiko Lagun Onak taldearen aurkako derbia jokatuko dute gorritxoek; apirilaren 6an izango da, Garmendipen, 17:00etan. Euskal Ligako emakumeek, bestalde, aste honetan ez dute partidarik izango; apirilaren 7ko asteburuan jokatuko dute ligako 28. jardunaldia.