Basotik Fundazioak batzar informatiboa eskaini zuen atzo arratsaldean Elkargunean, eta herritarren intersa piztu zuen saioak, asko izan baitziren hara bertaratu zirenak. Batez ere baso-jabeei zuzendutako aurkezpena izan zen atzokoa, egitasmoaren helburua baita basoen "abandonua" saihestea, jurjabeekin "lankidetzan": "Baso-jabeei zaintza jasangarriko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago, ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartuko dituena". Hain justu, fundazioak baso-jabeei aukera emango die haien baso eremuen titularitatea mantenduz, basoen zaintza eta kudeaketa bere esku uzteko, "ordain ekonomiko baten truke". Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren %100eko partaidetza du.