Gobernuak onartu berri du, azkenean, pandemian maskararen erabilera behartu zuela arrazoi teknikorik gabe. Ihintza Tellabide Amunarrizek maskaren erabilerari buruz Independetea webgunean argitaratutako artikulu baten berri ematera gatoz oraingo honetan. Ohikoa den bezala, komunikabide arruntek ez dute honen berri eman, zergaitik ote?
Udal kontseiluek, senideek, lagunek, herritarrek, eta batez ere gremioa eta zientzia lokatzetara bota duten medikuek eta erizainek irakurri beharreko artikulua iruditzen zaigu.
Ez da gustukoa izango batzuentzat, egia mingarria izaten baita maiz. Baina, askok sentitu genuenari hitza jarri dio artikuluaren idazleak. Mila esker idazleari!
Hona hemen estreinakoz 2024ko martxoaren 5ean argitaratutako artikulua.
"Kaixo, lagun.
Zu bezalako pertsona ugariri zuzenduta daude hitzok. Izan zaitezke senide, lankide, konfiantza osoko lagun... edo 'lagun ohi' esan beharko dugu, konfiantza mila puskatan hautsi baitu –ezta?– bizi behar izan dugun azken krisi handiak, orain bizitzen ari garen errealitate sozio-ekonomiko-politikoen eta zeharkatzen ari garen bestelako krisi eta gatazka bizien (gerra hotsak ere uler itzazu hemen, bai) aperitifa besterik ez zenak. Alegia, lehen iruzur hura, pandemonioarena, gerora etorri diren hurrengoak irensteko prestatu gintuena izan zela, pertsona eta gizataldeok beratu gaituena –ahi amorfo baten gisan– hiritar zintzo normalaketa batez ere obedienteak izateko.
Komunikabideetan ez da gehiegi atera gai hau, jakina (zergatik ote?), baina gehienok jakinaren gainean gaude dagoeneko: maskararen inposaketak ez zuen inolako justifikazio eta oinarri zientifikorik izan, eta orain Gobernuak idatziz ere aitortu du hori. Ofiziala da. Horrekin batera, beste ebidentzia bat ere aireratu da: maskaren erosketa diru publikoaren lapurreta masibo baterako bide izan zela, batzuen poltsikoak majo berotuko zituena.
Sorpresa.
Behin histeria plandemiko eta egitate mafiosoetatik denbora bat pasata, hainbat gauza jakitea nahi dut. Adibidez, nolako mina eman zidan 20 pertsona inguruko lan-bilera batean musukoaren arazoaz hitz egin behar izan genuenean, batzuk ez geundelako eraso hori onartzeko prest, erasoen kontrako protokolo bat ere bagenuelako besteak beste (zertarako balio duen argi geratu zen bidenabar), eta "nik ez dut niregatik janzten, zuengatik guztiongatik baizik" entzun behar izan nizunean. Arima amildu balitzait bezala izan zen, hain ilun ikusi nuen orduantxe panorama. Eta, agian, galdetuko duzu: "Baina nola da posible inori min egitea nik intentzio onak besterik ez baditut kontu honekin?"; bada, bai, intentzio onez josita dago askotan infernurako bidea, esan ohi denez, eta baita zapalkuntzarena ere. Bada garaia horretaz konturatzen hasteko, eta besterik gabe arauak betetzea eta akritikoki jokatzea ere kaltegarria denaren kontzientzia hartzeko, hainbeste biolentzia ikusezinez eta mikroindarkeriaz hitz eginez ahoa betetzen zaigun garaian, gainera.
Aparteko atala merezi du umeei irentsarazitako zapalkuntza guztiak eta pairarazitako esperpento orokorrak. Haien eredu zareten guraso gehiegik zein arinkeriaz normalizatu diezuen mozalarekin ibili beharra, idiota batek ere ulertzeko moduko ebidentziak zeudenean musukoen zentzugabekeriari buruz. Beraz, umeak ume direnez, baina ez tontoak, zer ikasi dutela espero duzue? Behin kontatu zenidan, lagun, zuk eta zure bikoteak sei urte eskaseko semeari bakarrik jantzarazten zeniotela muturrekoa eskolara joateko, hiru urteko alabari ezetz, baina, hala ere, alabak ere erabiltzen zuela, anaia ikustean berak ere berdin nahi zuela esaten zizuelako, eta, tira, “berak eskatzen badu”... Hiru urteko haurrari ere ahoa eta sudurra ondo estali, bazpare, eta aurrera, aupa El Erandio!
Pentsatzen dudanean aipatutako lagun eta ezagun gehienak goi mailako unibertsitate tituludunak direla, nire belaunaldiko gehienok garen bezala, ez dakit negar ala barre egin. Sentsazio paradoxikoa da: bazirudien pentsatzen ikasi genuela, ez ikasketengatik edo ez horregatik bakarrik behintzat, bizi esperientzia oso batengatik baizik, eta nolabaiteko heldutasun maila bat erdietsita genuela eta bla bla bla... eta bai zera. Argi geratu da obedientzia itsuaren eta otzankeriaren birusek zerikusi handiagoa dutela gure txikitako".