Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek? hitzaldia eskainiko du ostegunean, hilaren 21ean, Iñaki Iurrebaso soziolinguista eta UEMAko ikerketa tekinariak. 18:30ean jarri dute hitzordua, Elkarguneko Zeharkako gelan.
Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa doktoretza tesia aurkeztu zuen 2023ko otsailean Iurrebasok, eta euskararen benetako egoera ezagutzeko eta diagnostiko zehatzagoa osatzeko hainbat giltzarri plazaratu ditu azken hilabeteotan. Horien inguruko azalpena emango du osteguneko saioan.