Idoia Arrieta historialaria hiribilduen ezkutuko kontuez mintzatuko da ostegunean

Iraia Oteiza 2024ko mar. 12a, 10:15

Idoia Arrieta historialaria.

'Zer ezkutatzen du hiribilduak?' hitzaldia eskainiko du historialariak, 19:00etan, Elkargunean. Azkoitia 700 batzordeak antolatutako saioa da.

Azkoitia 700 batzordeak antolatutako hitzaldi zikloak aurrera jarraitzen du, eta Idoia Arrieta Elizalde historialariak eskainiko du zikloaren barruko hirugarren saioa. Zer ezkutatzen du hiribilduak? goiburupean, hiribilduek ezkutatzen dutenez mintzatuko da Arrieta ostegunean, 19:00etan, Elkargunean. 

Idoia Arrieta Historian doktoratu zen Kalifornia garaiko kolonizazioan euskaldunek izan zuten eraginaren inguruko tesiarekin. Besteak beste, Ilustración y utopía. Los frailes vascos y la RSBAP en California (1769-1834) eta Angel de Gorostidi y Guelbenzuren Getariako albisteak liburuen autorea da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide