LH3. mailatik aurrerakoek parte hartu ahal izango dute larunbateko umeen duatloi probetan

Ane Olaizola 2024ko mar. 11a, 10:44

Azkoitrik azaldu duenez, Eskola Kiroleko arautegiak ez die baimentzen 8 urtetik beherakoei proban parte hartzen, eta beraz, LH1 eta LH2. mailakoen proba ez dute jokatuko.

Datorren larunbatean jokatuko dituzte Azkoitri triatloi taldeak antolatu dituen duatloi probak: umeen txanda izango da goizean, eta arratsaldean, herrikoia eta federatutako kadeteen lasterketak izango dira. Umeen lasterketak Eskola Kirolaren barruan jokatuko dituzte goizean zehar, eta antolatzaileek, hasiera batean, LH1etik LH6ra arterako probak antolatzeko asmoa bazuten ere, azkenean LH3. mailatik aurrerakoen parte hartu ahal izango dute bertan. Izan ere, klubak azaldu du Eskola Kiroleko arautegiak ez diela baimentzen 8 urtetik beherakoei proban parte hartzen.

Azkoitrik adierazi du aste honetan banatuko dutela haurren lasterketen informazioa ikastetxeetan, eta umeek bertan eman beharko dute izena, Eskola Kirolaren bidez. Horrez gain, egunean bertan ere eman ahal izango dute izena.

Helduen probarako izen-ematea, berriz, zabalik da otsailaren 21az geroztik, triatloi.org atarian. Gaur gauerdian itxiko da horretarako epea. Informazio osoa azkoitikoduatloia.eus webgunean eskuratu daiteke.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide