Aitor Andreuk Euskadiko Txapelketa irabazi du low kick modalitatean

Ihintza Elustondo

Aitor Andreu ezkerrean, atzoko jardunaldian. (Utzitakoa)

Bilboko La Casillan jokatu du finala azkoitiarrak, eta 71 kilo azpikoen kategorian nagusitu da. Bigarren erasoan K.O. utzi du aurkaria.

Aitor Andreu azkoitiarrak Euskadiko Txapelketa irabazi du low kick modalitatean, 71 kilo azpikoen kategorian. Atzo, larunbata, jokatu zuen finala, Bilboko La Casillan. Guztira, hiru lehiakide ziren, eta zozketa bidez, zuzenean finalera sailkatu zen Andreu. Beste biek elkarren aurka neurtu behar izan zituzten lehenik indarrak, eta garailea sailkatu zen finalera; hark Andreu izan zuen aurkari. Final handian, bigarren erasoan, K.O. utzi zuen aurkaria azkoitiarrak, eta beraz, Andreurentzat izan zen txapela.

Azkoitiarrak laugarren aldiz lortu du Euskadiko txapeldunaren domina; bi aldiz muay thai modalitatean, bat K1ean eta beste bat kick boxingean.

(Utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide