Basa (Elkar) liburua aztertu zuen atzo arratsaldean Azkoitiko Irakurle Taldeak. Elkarguneko Zeharkako aretoan egin zuten saioa, eta Miren Amuriza liburuaren egilea ere bertan izan zen, liburuaren nondik norakoak azaltzen. Ohikoa denez, Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarra izan zen dinamizatzailea.
Azkoitiko Irakurle Taldean parte hartzeko edota egitasmoaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, azkoitikoirakurletaldea@gmail.com helbidera idatz dezakete herritarrek.