Martxoko lehenarekin batera ospatu dute beste urte batez herritarrek Aingeru Guardako eguna. Ohi bezala, Aingeru Guarda ermitan elkartu dira herritarrak, elizkizunak egin baitituzte han. 11:00etan izan da meza nagusia, eta dozenaka lagun elkartu dira barrualdean zein kanpoaldean elizkizuna jarraitzeko. Eguraldia lagun, dozenaka pertsona izan dira aurten Aingeru Guardara joan direnak, autoz zein oinez. Goiza borobiltzeko eta tradizioa den moduan, erroskillak erosteko aprobetxatu dute herritarrek egun seinalatua.