Udal Araudi Plana eta mozioak, biharko udalbatzarreko gai zerrendan

Ane Olaizola 2024ko otsailaren 27a

Azkoitiko udaletxea. (Andoni Elduaien)

Pentsioei eta Martxoaren 8ari buruzko mozio bana jorratuko dute udal ordezkariek bihar 18:00etan hasiko den osoko bilkuran.

Azkoitiko Udalak otsaileko ohiko udalbatzarra egingo du bihar. 18:00etan hasiko dute osoko bilkura eta zortzi puntuko gai zerrenda jorratuko dute udal ordezkariek; besteak beste, aurtengo Udal Araudi Plana aurkeztuko du udal gobernuak udalbatzarrean, eta bi mozio ere landuko dituzte: pentsioei buruzkoa bata, eta Martxoaren 8koa, bestea.

Hau da otsaileko udalbatzarraren gai zerrenda osoa:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- 2024ko Udal Araudi Planaren onespena.
3.- 2023 ekitaldiko udal langileen ordainsarien bigarren igoera gehigarriaren onespena.
4.- Pentsioei buruz EH Bildu udal taldeak, eta EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako mozioak.
5.- EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako martxoaren 8rako, emakumeen nazioarteko eguna, Adierazpen Instituzionala.
6.- Behin betiko onespenen berri ematea.
7.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
8.- Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide