Herriko inguruak ezagutzeko asmoz, beste pasiera bat antolatu du Plaza Ondo jubilatuen elkarteak datorren astearterako, hilaren 20rako. 10:00etan eliza atarian elkartuko dira, eta Munoaundi azpialdera joango dira: Abaraxka aterpetxea, Abiola zein Kurutzeagako negutegia zeharkatuko dituzte, Leiztiko iturrira iritsi arte. Handik, herrigunera itzuliko dira.