Igandetik asteartera bitartean hiru film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian: El Correo, Katak, la pequeña ballena blanca, eta Sobre todo de noche.
Umeei zuzendutako Katak, la pequeña ballena blanca filmarekin hasiko dute asteburuko zine programazioa igande arratsaldean, 17:00etan. Ondoren, 19:30ean, El correo filma eskainiko dute, eta hurrengo egunean ere, ikuslearen egunean, film hori ikusteko aukera izango da, 20:00etan. Sobre todo de noche, berriz, astearteko zineforum saioan eskainiko dute, 20:00etan hasita.
Larunbatean ez da film emanaldirik izango, egun horretan Go!azen 10.0 Basakabitik Mundura ikuskizun musikatua izango baita Baztartxo antzokian, 16:00etan eta 18:30ean.
Hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:
El correo:
Katak, la pequeña ballena blanca:
Sobre todo de noche: