Asmatu dezagun ipuin bat izeneko idazketa tailerra antolatu dute otsailaren 21erako, asteazkena, Aizkibel liburutegian. HH5etik LH3ra bitarteko ikasleei zuzendutako tailerra izango da, hau da, 5 urtetik 8 urtera bitarteko haurrentzat. Bertaratzen direnek, Miru Sorgina ipuin kontalariarekin batera ipuin bat idazteko aukera izango dute.
Bi txandatan egingo dituzte idazketa saioak: 17:30etik 18:30era lehena, eta 18:45etik 19:45era bigarrena. Bi txanda horietako batean parte hartu nahi duten haurrek izena eman beharko dute otsailaren 20a baino lehen. Izen-ematea liburutegian bertan edo 943-85 08 98 telefonora deituta egin beharko dute.