Xabier Munibe Ikastolako aretoan hainbat egokitzapen egin ditu azken hilabeteetan Azkoitiko Udalak, hango hezetasun arazoak konpontzeko zein erabiltzaileen erosotasuna bermatzeko asmoz.
Hain zuzen, erabilera anitzeko espazio horretan, sabaian aireztapen mekanikoa ezarri dute, zoru erradiatzailea ipini dute eta igeltserotza zein pintaketa lanak egin dituzte. Dagoeneko bukatu dituzte obrak, eta guztira, 213.725,65 euroko aurrekontua izan dute.