Santa Ageda bezpera izan zen atzo, igandea, eta ohiturari jarraituz, santa eskean aritu ziren han eta hemen herritarrak. Igandea izanik, ordea, ikastetxeek egun ezberdinak hautatu dituzte eskean aritzeko. Xabier Munibe Ikastolakoek ostiralean girotu zuten herria trikiti doinuz lagunduta; Floreaga Salestar Ikastetxeko ikasleek zein gurasoek, berriz, atzo, Santa Ageda bezperan, zeharkatu zituzten kaleak makilak eskuan eta zapiak lepoan zituztela; eta gaur, Santa Ageda egunez, Azkoitia BHIko ikasleak zein Floreagako ikasleetako txikienak atera dira eskera.
(Argazkiak: Xabier Munibe, Floreaga eta Iraia Oteiza)