Txelo Arangok erakusketa irekiko du datorren ostiralean Portaleburun

Mailo Oiarzabal 2024ko ots. 3a, 09:00

Txelo Arango, bere margolan bat atzean duela. (Utzitakoa)

Artelan zentroaren buru izandakoak bere margolanak erakutsiko ditu otsailaren 9tik 18ra bitartean.

Txelo Arangok pintura erakusketa irekiko du datorren ostiralean Portaleburu aretoan. Artelan zentroaren buru izandakoak bere margolanak erakutsiko ditu otsailaren 9tik 18ra bitartean.

Tarte horretan, zazpi egunez izango da Arangoren erakusketa ikusteko aukera: ostegunean eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara irekiko dute erakusketa; eta larunbatetan eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide