Azkoitiko Udalak urteko lehen ohiko udalbatzarra, urtarrilekoa, egingo du bihar. 18:00etan hasiko dute osoko bilkura eta hamar puntuko gai zerrenda jorratuko dute udal ordezkariek; besteak beste, Oletan ere Ez! taldeak Buruzai proiektu eolikoaren inguruan idatzia aurkeztuko du udalbatzarrean, eta aurrekontuko kreditu aldaketa bat ere landuko dute.
Hau da urtarrileko udalbatzarraren gai zerrenda osoa:
- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
- Azkoitiko zarata maparen berrikuspen dokumentuaren behin betiko onespena.
- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 1. zenbakidun espedientearen onespena.
- Iruzurraren aurkako Azkoitiko Udalaren Adierazpen Instituzionalaren onespena.
- Azkoitiko Udaleko udal kargu publikoen etika eta gobernu onaren kodearen onespena.
- Garapen Jasangarrirako helburuen ikuspegitik, 2024ko udal aurrekontuaren informazioaren berri ematea.
- Buruzai proiektuaren inguruan Oleta ere Ez! taldearen idatzia.
- Behin betiko onespenen berri ematea.
- Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galde-erreguak.