Dozenatik gora ume, Nerea Ariznabarretaren ipuin kontaketa saioan

Iraia Oteiza

Nerea Ariznabarretak liburutegian eskainitako saioa. (Azkoitiko Udala)

HH5en eta LH1etik LH3ra artean dabiltzan ikasleentzako ipuin kontakizuna eskaini zuen Ariznabarretak atzo Azkoitiko Aizkibel liburutegian.

Nerea Ariznabarretak ipuin kontaketa saioa eskaini zuen atzo arratsaldean Azkoitiko Aizkibel liburutegian. HH5en eta LH1etik LH3ra artean dabiltzan ikasleei zuzendutako doako kontakizuna izan zen atzokoa, eta hogei bat umek adi-adi entzun zituzten Ariznabarretak kontatutakoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide