Abian dira udalak LHko ikasleen gurasoei zuzenduta antolatu dituen Guraso Eskolak. Atzo —asteartea— eskaini zuen aurreneko saioa Xabier Tilves psikologoak, eta hainbat guraso elkartu ziren seme-alaben heziketarako erabilgarri izan ditzaketen trebetasunak jasotzeko asmoz. Guztira, zortzi saio eskainiko ditu Tilvesek, eta bakoitzean gai jakin bat jorratuko du, hala nola autoezagutza, enpatia, komunikazio asertiboa, entzuten jakitea, harreman interpertsonalak, erabakiak hartzea, gatazken konponbidea, pentsamendu kritikoa, emozioen kudeaketa nahiz estresaren kudeaketa.