Historikoki esanahi handia duen efemeride bat ospatzen ari da Azkoitia. Hain zuzen ere, 1324ko urtarrilaren 4an, Alfontso XI.a erregeak hiri gutuna eman zion Azkoitiko hiribilduari, eta beraz, aurten zazpiehun urte bete dira gertaera hartatik. Joan den astean, hilaren 4an, herriaren sorrerak zazpi mende bete zituen egunean, ekitaldi sinboliko bat egin zuten Azkoitian, eta, hala, ofizialki inauguratu zuten urte osora zabalduko den mendeurreneko ekintza sorta.
Ospakizunak antolatzeko, talde bat osatu dute herrian, eta Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko Udaleko Turismo eta Ondare zinegotzia da taldeko kideetako bat. Historia gaietan aditua izaki, azaldu du garrantzitsua izan zela Azkoitiak hiri gutuna jaso izana: "Esanahi handia dauka historikoki. Herri batek agiri hori jasotzen zuenean, autonomia lortzen zuen; jada ez zegoen jauntxoen mende, nahiz eta erregearen mende jarraitu. Mundu moderno baterako aukera ematen zuen agiriak: merkataritza lantzen hasi ziren, bideak egiten, udala eratzen... Poliki-poliki, herria sortzen hasi zen".
Jarraitu artikulua irakurtzen, hemen.