Isilune zirkuluaren bigarren elkarretaratzea egingo dute ostegunean

Iraia Oteiza

Isilune zirkuluaren lehen elkarretaratzeko irudia. (Azkoitiko Parrokia)

Israel palestinarren aurka Gazan egiten ari den sarraskia salatzeko elkarretaratzea egingo dute oraingoan. Israeli boikot! Palestina libre! lelopean elkartuko dira ostegunean plazan, 20:00etan. 

Isilune zirkulua egitasmoaren bigarren elkarretaratzea egingo dute ostegunean plazan, 20:00etan hasita. Oraingo honetan, Israel palestinarren aurka Gazan egiten ari den sarraskia salatzeko elkartuko dira.

Israeli boikot! Palestina libre! lelopean, 20:00etako kanpaiak jotzearekin batera zirkulu bat osatuko dute plazan. Erdian, gaiari lotutako objektu bat jarriko dute, eta zirkuluan birak emango dituzte han elkartzen direnek, isilik. Azkenik, mezu bat irakurriko dute, eta informazio orriak banatuko dizkiete herritarrei.

Isilune zirkuluak hileko hirugarren ostegunetan egingo ditu elkarretaratze isilak. Giza eskubideen arloan lan egiten duten herriko hainbat talde, elkarte zein erakunderen atxikimendua du egitasmoak eta hilero talde baten ardura izango da elkarretaratzea prestatzea. Abenduko elkarretaratzea Azkoitiko Parrokiko taldeak antolatu zuen eta mundu mailan indarrean dauden gerrak gogoratu zituzten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide