'The messy playroom' ingelesezko antzezlanaz gozatzeko parada izan dute txikienek

Iraia Oteiza

'The messy playroom' antzezlanaren irudi bat, Elkargunean. (Iraia Oteiza)

Kids&Us ingeles akademiak The messy playroom umeentzako ingelesezko antzezlana eskaini du Elkargunean. Bertaratu direnek Moysy eta Linda saguen istorioa ezagutzeko aukera izan dute, ingelesezko abestien eta antzerkiaren bidez.

Kids&Us ingeles akademiak The messy playroom antzezlana eskaini du eguerdian Elkarguneko Oteiza aretoan. 1 eta 3 urte arteko umeei eta beren familiei zuzendutako doako emanaldia izan da, ingelesez, eta bertaratu direnek Moysy eta Linda saguen istorioa ezagutzeko aukera izan dute. Bi sagu protagonisten eskutik, oparirik onenak norberak denboraz eta ahaleginez egiten dituenak direla ikasi dute, ingelesezko abestien eta antzerkiaren bidez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide