Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera egingo du astelehenean

Ane Olaizola

Elkarguneko Altzibar gelan izango da Azkoitia Lagunkoiaren bilera, 18:00etan hasita. Bilera irekia da herritar guztientzat.

Urtarrileko bilera egingo du Azkoitia Lagunkoiak datorren astelehenean, hilaren 15ean. 18:00etan hasiko da batzarra, eta ohi bezala, Elkarguneko Altzibar gelan elkartuko dira. Bilera irekia da, eta interesa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide