Kukuherrira pasiera antolatu du Plaza Ondo jubilatuen elkarteak

Ane Olaizola

Jubilatuen elkarteak datorren astearterako jarri du hitzordua. 10:00etan elkartuko dira, eliz atarian.

Herriko inguruak ezagutzeko asmoz, pasierak antolatzen dihardu Plaza Ondo jubilatuen elkarteak, eta datorren astearterako, hilaren 16rako, beste ibilaldi bat antolatu du. Oraingo honetan, Kukuherri auzora joango dira.

10:00etan elkartuko dira eliz atarian, eta Kukuherrira abiatuko dira. Handik bueltan, atzera eliz atarira joango dira, han amaituko baitute pasiera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide