Udalak guardiako farmazien egutegia banatuko du etxez etxe

Ane Olaizola

Aste honetan banatuko dute esku orria, eta horrez gain, udalak bere webgunean eskegiko du informazioa.

Azkoitiko Udalak guardiako farmazien egutegia banatuko du aste honetan etxeetan, azken urteetan egin duen moduan. Era berean, azkoitia.eus atarian ere jarriko du eskuragarri botiken egutegia.

Azkoitiko botiken guardiako ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:30era, eta igandetan eta jaiegunetan, 11:00etatik 13:00etara artean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide