'The messy playroom' umeentzako ingelesezko antzezlana taularatuko dute Elkargunean

Ane Olaizola

'The messy playroom' antzezlanaren irudi bat, Elkargunean, artxiboko irudia batean. (Kids&Us)

Kids&Us ingeles akademiak The messy playroom antzezlana eskainiko du bihar eguerdian, Elkarguneko Oteiza aretoan. Doakoa da sarrera.

Kids&Us ingeles akademiak The messy playroom antzezlana eskainiko du datorren larunbatean, Elkarguneko Oteiza aretoan. 12:00etan hasiko da 1 eta 3 urte arteko umeei eta beren familiei zuzendutako emanaldia, eta doakoa izango da.

Bi sagu dira antzezlaneko protagonistak: Moysy eta Linda. Bertan, pertsonaiek oparirik onenak norberak denboraz eta ahaleginez egiten dituenak direla ikasiko dute. Antolatzaileen arabera, ingelesezko abestien eta antzerkiaren bidez haurrak eta gurasoak "une dibertigarrietan" murgilduko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide