Olidenen eta Olatzar eraikuntzaren arteko idi apustua izango da larunbatean

Ane Olaizola

22:00etan hasiko da apustua, Ipintza harria erabiliko dute eta 3.000 euro izango dira jokoan.

Iñaki Olidenek eta Olatzar eraikuntzak idi apustua jokatuko dute datorren larunbatean Gurea probalekuan, 22:00etan hasita. Ipintza harria erabiliko dute, eta 3.000 euro izango dira jokoan.

Antolatzaileek jakinarazi dute probaren iraupena ordu erdi ingurukoa izango dela eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko duela. Larunbatean, 09:00etan egingo dituzte pisaketak: idiek 1.140 kilo pisatu beharko dute, eta pisu horretatik aurrera, kiloko kilo eta erdiko gainkarga ezarriko diete animaliei. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide