Zapatuan Sarek Bilbon egingo duen manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Ane Olaizola

Zurt tabernan eman daiteke larunbatean Bilboko manifestaziora autobusez joateko izena. Egun horretan, 14:30ean abiatuko da autobusa hara, eta 16:00etan hasiko da manifestazioa.

Sarek deituta, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko manifestazioa izango da datorren zapatuan, urtarrilaren 13an, Bilbon, eta hara joateko eta Azkoitira itzultzeko autobus zerbitzua antolatu dute. Zurt tabernan eman beharko da izena.

Larunbatean 14:30ean aterako da autobusa Eroski txikiaren ondoko geralekutik, eta manifestazioa 16:00etan hasiko da, Autonomia kaletik. "Bilboko kaleak konponbiderako, elkarbizitzarako eta etxerako giltzez betetzera" deitu du Sarek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide