Bukatu dituzte Urrategi auzoko errepidearen konponketa lanak. Udalak jakinarazi duenez, 600 metro inguruko luzera duen tartea hobetu dute, Urrategi eta Zabaletaberri baserrien arteko bidea, hain zuzen, eta 86.299 euroko kostua izan dute lanek. Besteak beste, bide zorua garbitu eta aratu dute, asfaltatu, euri ureei irteera emateko hoditeria jarri dute, eta arketak ere eraiki dute.